Toki Alai taberna
Toki Alai taberna
Agurra
Kaixo aramatar eta inguruko guztioi.
Gure herrian ondo eta goxo jan nahi baduzue etorri Aramako ostatura.
Menuak
Eguneroko menua: 9,5 euro
Asteburuko menua: 20 euro
Zeliako eta diabetikoei begirune berezia diegu.
Umeentzako menua eta jostailuak ere baditugu.
Berrikuntzak
Jakin ezazue karta berritu nahian gabiltzala, eta hemendik aurrera zuentzako plater berriak jartzeko asmoa dugula.
Horrez gain, sukaldaritza ikastaroak ere ematen dira: sukaldaritza naturala, produktu berrien ezagutza…
Emandako informazioarekin nahikoa ez eta jakin-minez geratu bazarete, deitu lasai edo bisitatu gure web orria. Bertan duzuen informazio gehiago.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bero bat.
Astelehen arratsaldeetan itxita.
Toki Alai taberna
Arama plaza
20248 Arama
Arduraduna: Anne Otegi